Nire holograma


Kaixo, hau da nire holograma. Beste sarreran jarri det nola egiteko zuek, benetan izugarria iruditu zait. Gainera oso ondo irudikatzen da. egia da triangelua txikiegia dela vaina horrela izan behar da ikusteko. Muga holograma grekotik aurrera eratutako neologismoa da. Holografia argi-uhinak argazki-xafla lau baten gainean grabaturik objektu baten hiru dimentsioko irudia lortzeko metodoa da. Holografiaren hastapena D. Gabor-ek finkatu zuen 1947an, baina laser-izpia asmatu zen arte ezin izan zen praktikara eraman (1963). Holograma lortzeko, laser-izpi bat bidaltzen zaio objektuari, bi zatitan banatua: erreferentziazko argi sorta zuzenean grabatzen da argazkian, eta bestea, berriz, objektuak islatu ondoren. Argazkian bi sorten arteko interferentzia-tarteak jasotzen dira, bi uhin-sortak fasean iristen diren tarteak, alegia. Holograma horri lehen erabili denaren maiztasun bereko laser izpi bat zuzentzen bazaio, objektuaren hiru dimentsioko irudi bat eratzen da, edozein aldetatik erliebean ikusi eta argazkia atera dakiokeena, alegia. Kreditu-txarteletan, billeteetan eta disko trinkoetan erabiltzen dira, besteak beste.









Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire eskolako atalak

Nola egin holograma bat

IKASGAIAK NIRE ESKOLAN